Gure haragi ekologikoaren dendan Aberdeen Angus arrazako haragia topatuko duzu, besteen artean nabarmentzen dena bere zaporeagatik. Mamitasun handiko haragi hau bere “marmoleo” maila altua dela eta (muskulu barruan dagoen grasa) kalitate gorenekoen artean kokatzen da, horregatik diote adituek munduan dagoen haragi hoberenen artean dagoela.
Irungo Olaberria auzoan kokatutako Oihanalde baserrian 40 urte baino gehiago daramazkigu behi eta txekorren hazkuntzan lan egiten
Gure abeltzaintza sistema estentsiboak, lurrari lotutakoak, helburu nagusitzat du ingurumena errespetatu eta zaintzea
Gure animaliak aske bazkatzen dute Aiako Harriko Parke Naturalean baita baserri inguruko zelaietan. Bizitza kondizio egokiak hauen garapen ezinhobea ziurtatzen dute.
Gure prozeduretan ez ditugu produktu kimikoak erabiltzen. Gure ganaduaren eta ingurugiroaren garapen naturala errespetatzen dugu.